Aurreko Urtarrilaren 23an Don Boscoko 15 ikasle (Tolosako egoitzakoak) bailarako beste 4 ikastetxeko (Tolosaldea LHII, Inmakulada Lanbide Ikastola, Peñascal Fundazioa eta Fraisoro Eskola) ikasleekin batera ekintzailetasuna jorratu zuten Tolosako Kultur Etxean egindako ekitaldi batean.
Bertan Tolosaldea Garatzen eta Tknikako Urratsbat programaren arduradunak izan ziren, gazteei bere enpresa martxan jartzeko dituzten baliabideak azalduz. Ondoren, ikasle guztien artean Martxoaren amaieran Tolosan izango den Lanbide Heziketaren Azokaren leloa sortu eta aukeratu zuten ("Ametsak sortuz, etorkizuna eraiki") . Azkenik azoka horretan ekintzailetasuna isladatzeko egingo diren jarduerak proposatu zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario