Enprestatzen gure gazteek bizi duten ingurune sozioekonomikoaren errealitateari
buruzko ezagutza hobetzeko sortu den ekimen bat da. Ekimen hau Gipuzkoako Merkataritza ganbarak bultzatzen du, hainbat enpresen babesarekin.
Horretarako Merkataritza Ganbarako aditu bat (Iñigo Muguruza) izan genuen gure artean, Goi Mailako 1go ikasturteko ikasle guztiekin elkartu zelarik, 4 saio desberdinetan. Saio hauetan Gipuzkoako ekonomiak dituen 10 ezaugarri garrantzitsuenak jorratu ziren, gure zikloetako ingurunean dauden hainbat enpresetako adibideak erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario